Politika -

Euroagindua beteta

Josu Esparza ETAko ustezko kidea atxilotu dute Donibane Lohizunen

Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak ekainaren 24an emandako euroagindua betetzeko atxilotu dute.

Josu Esparza ETAko ustezko kidea atxilotu dute Donibane Lohizunen

00:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak Josu Esparza Iraizoz ETAko ustezko kidea atxilotu du Donibane Lohizunen, terrorismoaren aurkako borrokaren arduradunek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Atxiloketa 17:00ak aldera egin dute Polizia Nazionaleko Informazio Komisaria Orokorreko agenteek, Frantziako Poliziaren laguntzarekin.

Ikerketaren arduradunek jakinarazi dutenez, Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak ekainaren 24an emandako euroagindua betetzeko atxilotu dute.

Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Esparza Iraizoz joan den urtarriletik ihes eginda zegoen, Poliziak Ekin eta bere zuzendaritzaren aurkako operazioa egin zuenetik.

Nafarroan eta Iruñean egindako operazio horretan bederatzi pertsona atxilotu zituzten eta Ekinen eta Askatasunaren azpiegitura desegin zuten.

Esparzak ihes egin zuen orduan, baina 2005eko ekainean urte betako kartzela zigorra ezarri zioten terrorismoa goraipatzea egotzita.

Espainiaratua

Bestalde, Polizia Nazionalak Madrilera eraman du gaur Urtzi Gainza Salinas. Hilketa egiten saiatu izana, talde terroristako kide izatea, armak eta munizioa izatea eta ibilgailuak lapurtu izana leporatzen dio Auzitegi Nazionalak.

Poliziak eta Guardia Zibilak jakinarazi dutenez, Gainza Salinas Pariseko kartzela batean zegoen, 2006ko urtarrilaren 28an atxilotu zutenetik Frantziako hegoaldean. Gainzarekin batera Iñigo Ripoll Estarta atxilotu zuten auto-istripua izan ostean ihes egiten saiatu zirenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea