Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Cerverak ez du baztertzen UPN-PP ituna, Bilduri aurre egiteko helburuz
Nafarroako PPko buruak aitortu egin du Bilduk eta Aralarrek osatutako mugimendua Foru Erkidegoan bozkatuena izateko beldur dela.
Radio Euskadi
Santiago Cervera Nafarroako PPko presidenteak aitortu egin du Bilduk eta Aralarrek osatzen duten mugimendua hauteskunde orokorretan Foru Erkidegoko bozkatuena izateko beldur dela, baina ez "indar nazionalisten batuketa" delako, baizik eta "indar horietako batek terrorismoaren espresiobide politikoa izaten jarraitzen baitu".
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Cerverak kritikatu egin du UPNk PPri deitzea eta aldi berean akordioari "mugak" jartzea.
Halaber, argi utzi du bera ez dela UPN-PP balizko zerrendaren burua izango, eta Miguel Sanz Nafarroako presidente ohia izateko aukeraz, bere alderdiak ez diola inori betorik jarriko gaineratu du.
Bestalde, Cerverak azaldu du UPN-PSN koalizio gobernuak ez duela eraginik izango UPN-PP negoziazioetan.