Politika -

Eliza Arantzazun

Munillak desegitea eta 'egindako gaizkia' aitortzea eskatu dio ETAri

Donostiako gotzainak "ausart" izateko dei egin dio erakunde terroristari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak desegiteko "ausardia" eta "egindako gaizkia argi eta garbi aitortzea" eskatu dio ostiral honetan ETAri.

Donostiako Apezpikutzak ohar batean jakinarazi duenez, Munillak gaur goizean Arantzazuko santutegian emandako meza batean egin ditu adierazpenak.

Homilian, gotzainak adierazi du "horrenbeste min eta gorroto sendatzeko gardentasuna" behar dela, eta ezin dela "zalantza txikiena ere" utzi indarkeriari buruz "iraganean, orainaldian eta etorkizunean" edukitako jarreraz.

Hori horrela, "bakerako bidean urratsak egin behar dituzten bihotzak mugitza" eskatu dio Arantzazuko amari, eta Elizak "indarkeriaren biktimekin" duen konpromisoa berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea