Politika -

A-20ko hauteskundeak

Krisirako akordioak proposatzeko A-21era ez itxaroteko dio Urkulluk

"Krisia ez da hitz egiten konponduko, ezta Konstituzioaren artikulu bat aldatzen ere" esan du EAJko presidenteak.

Urkullu eta Egibar Donostian. Argazkia: EFE
Urkullu eta Egibar Donostian. Argazkia: EFE
Urkullu eta Egibar Donostian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJko presidenteak, Iñigo Urkulluk esan du “ ez dela azaroaren 21era itxaron behar”, hauteskundeen hurrengo egunera, krisi ekonomikoari aurre egiteko “akordioak proposatzeko”.

Alderdiak Donostiako Zuloaga Plazan egin duen ekitaldi batean esan ditu hitzok urkulluk, Gipuzkoako EAJko buruarekin, Joseba Egibarrekin batera.

EAJ akordioak lortzeko prest dagoela esan du, “krisia hazten eta egoera okertzen ari delako”. “Ez ditzagun utzi biharko gaur egin dezakeguna” adierazi du.

“Krisiarekin jarraitzen dugu eta ez da hitz egiten konponduko, ezta Konstituzioaren artikulu bat aldatzen konpnduko ere”. “Zer gertatu behar da beharrezko akordio bat lortzeko?” galdetu du EAJren presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea