Politika -
Larunbateko manifestazioa
PPk Donostiako manifestazioa debekatzea eskatu du
Alderdiak Herrizaingo Sailari ETAko presoen alde larunbatean egin behar duten manifestazioa debekatzeko eskatu dio, bere ustez, martxaren benetako bultzatzaileak Batasuna eta Gestoras direlako.
Erredakzioa
PPk Herrizaingo Sailari ETAko presoen alde Donostian larunbaterako deitu duten manifestazioa debekatzeko eskatu dio, bere ustez, martxaren benetako bultzatzaileak Batasuna eta Gestoras direlako (biak legez kanpo daude).
Carlos Urquijo legebiltzarkideak Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari galdera bat egin dio Ganberan, "erronka berri honen aurrean" zein jarrera hartuko duen jakiteko.
"Esku hartzeko, deialdiaren iruzurraz ohartzeko eta manifestazioa debekatzeko" eskatu dio Urquiijok sailburuari. Halaber, deialdiaren datuak Auzitegi Nazionalera eramateko eskatu dio, auzitegiek martxari buruzko ikuspegia eman dezaten.