Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

'Burugabekeria' eta 'eskandalua' da Otegiren zigorra, Egibarren ustez

Legebiltzarrean EAJk duen bozeramailearen iritzian, epaiak ez du biolentziaren amaieran eraginik izango ETAk dagoeneko erabakia hartu badu.

Joseba Egibar, EAJko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB
Joseba Egibar, EAJko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB
Joseba Egibar, EAJko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar Legebiltzarreko EAJren bozeramaile eta Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak Bateragune auzian auzipetuei jarritkao zigorra 'burugabekeria' eta 'eskandalua' dela esan du. Horren ustez, Auzitegi Gorenak zuzendu egingo du epai hori.

Radio Euskadiko Boulevard saioari eskainitako elkarrizketan, epai judizialaren konnotazio politikoak salatu ditu berriro Egibarrek. Horren iritzian, ezker abertzaleari 'erantzun politikoa emateko bokazioa' dagoen une batean etorri da, ETAren jarduna amaitzea eskatzen baita ezker abertzaleak 'ibilbide politikoa' izan dezan.

Gainera, talde terroristak indarkeria behin betiko uztea erabaki badu, epai honek ez duela aldatuko nabarmendu du.

Halaber, alderdien arteko ituna eskatu du bozeramaile jeltzaleak erabakitzeko eskubidearen eta horren balizko erabileraren inguruan, "Euskadi eta beste nazionalitate historikoak Espainiaren maila berean egon daitezen".

Candido Conde Pumpido Estatuko fiskal nagusiaren hitzak Zapaterorekin eta Rubalcabarekin lotu ditu Egibarrek, horren ustez, bi horiek hauteskunde orokorretarako indarkeria behin betiko amaitzea pentsatzen baitzuten, baina oraindik ez da gertatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea