Politika -
Auzitegi Nazionala
Fidantzapeko askatasuna, Segiko bi ustezko kiderentzat
2009ko arazoan Segiko ustezko hainbat kideren kontrako polizia-operazioan atxilotu zituzten Lopez eta Iragorri.
Erredakzioa
Ustez Segiko kide izatea leporatuta, 2009ko azaroan atxilotu zituzten Aritz Lopez Ugarte eta Idoia Iragorri. Oraian, Auzitegi Nazionalak fidantzapeko askatasuna ezarri die biei iturri judizialen arabera.
Kargu berarengatik Nahia Aguado Marineri ezarri zioten zigorra ezabatzea erabaki du auzitegiak, baina Aguado ez da kartzelatik irtengo desordena publikoa eta desobedientzia leporatuta Barakaldoko epaitegiak jarritako 12 hilabeteko zigor bat bete behar duelako.
2009ko arazoan Segiko ustezko beste 31 kide atxilotzeko polizia-operazioan hartu zituzten preso. Fernando Grande Marlaska epaileak zuzendu zuen Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren arteko operazio bat izan zen. Auzitegi Gorenaren Gai Penaletarako Gelak irailaren 27an berrikusiko du Auzitegi Nazionalak iazko urrian emandako epaia. Sententzi horretan erakunde terroristako kide leporatu zien ondorengo ustezko Segiko gazteei: Ekaitz de Ibero, Pello María Lamarka, Mikel Arretxe, Unai Perez, Egoi Alberdi, Oier Lorente, Adur Fernandez, Aitor Olaizola, Asier Mariezkurrena, Imanol Alder Vicente, Nahikari Otaegi, Urko Pikaza, Beñat Apalategi, Igor Alvarez eta Ekaitz Ezkerra.