Politika -
Urte politiko berria
Patxi Lopez: 'EAJk ez dio iruzur fiskalari aurre egin nahi'
Gainera, jeltzaleek erabakitzeko eskubidea behin eta berriz mahai gainean jartzea kritikatu du, "alderdi baten proiektua da hori, ez herri batena", eta "ez da euskal gizartearen lehentasuna".
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakaria eta PSE-Eeko idazkari nagusia EAJren jarrera salatu egin du erreforma fiskalarekin zerikusia duten proposament guztiei "ezetz" esateagaitik. Lehendakariaren hitzetan, jeltzaleek "ez diote iruzurrari aurre egin nahi, ezta gehien daukatenek zerga gehiago ordaintzea ere". Zentzu horretan EAJk "noren interesak babesten dituen" galdetu dio bere buruari.
PSE-EEko karguek Donostiako hotel batean egindako bileran izan da lehendakaria, Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten ordezkari nagusiarekin batera. Bilerea horretan, Patxi Lopezek urte politiko berrian izango dituzten "erronkak" aztertu ditu, eta datozen hileetan "zailtasunak" izango direla ohartarazi du.
EAJk erabakitzeko eskubidea behin eta berriro mahaigaineratzea kritikatu du, "alderdi baten proiektua da hori, ez herri batena", eta "ez dago euskal gizartearen lehentasunen artean".
Enplegua, Gobernuaren "obsesioa"
Bestalde, Patxi Lopezek enplegua aipatu du Gobernuaren "lehentasunen artean", beraientzako "ia obsesioa" bihurtu dela adieraziz. "Taldeko ahalgina eta konpromisoa landu behar ditugu enplegua helburu bihurtu dadin", esan du.
Azkenik, "ezkerraren erronka" aipatu du, hau da, "proiektu sozialdemokrata berreskuratzea", eta horretarako beharrezkoa ikusten du sozialistek gauzak "berriz pentsatzea" eta egoerara "berriz egokitzea".
Honen harian, PSEk egingo duen konferentzia politikoaren "garrantzia" azpimarratu du, bertan "mundu globalizatu batean sozialisten proposamena zein den" zehaztuko dute, "eskuineko politikentzat egokiagoa den testuinguruan".