Politika -
Hauteskunde Orokorrak
Aralar 'Bilduren alderdiekin' aurkeztuko da koalizioan A-20an
Ekimena alderdikideen % 71,75ek babestu dute, % 23,77 kontra azaldu dira, % 4,04 abstenitu eta % 0,44k, aldiz, baliogabeko boza eman dute.
Erredakzioa
Patxi Zabaleta Aralarren koordinatzaile orokorraren hitzetan, txosten politikoa onartzeko bozketan, alderdikideen % 71,75ek baiezkoa eman dute, % 23,77 kontra azaldu dira, % 4,04 abstenitu eta % 0,44k, aldiz, baliogabeko boza eman dute.
Txostena Aralarren Biltzar Nagusian onartu zen lehenik, irailaren 3an Berriobeitin (Nafarroan), alderdikideen % 61,4k aldeko botoa emanda. Gaurkoan, txostenari oniritzia eman diote bildutakoen % 71,75ek.
Zabaletak azaldu duenez, hasierako koalizio proposamena bestelakoa izan zen; "NaBai-Bildu Nafarroan eta Bildu-Aralar Euskadin", baina Bilduren alderdiekin "izandako hartu-emanen" ondorioz egitura berri bat zehaztu da. Alegia, "Bildu osatzen duten hiru alderdiek eta Aralarrek" koalizio berri bat osatzea, non, onartu duen arabera, "zenbait xehetasun" zehaztu behar diren.
Aralarren koordinatzaile nagusiak onartu du txostenaren puntu horrek "eztabaida luze bat" eragin du Biltzarrera joan direnen artean, "sutsua, baina errespetuz egindakoa".