Politika -

Aralarren V. Kongresua

Patxi Zabaleta bosgarrenez Aralarreko koordinatzaile nagusia izango da

Zabaletak militanteen botoen % 84,5 lortu ditu Derion (Bizkaian) egin duten V. Kongresuan. Gainera, azaroaren 20an Bilduko kideekin batera aurkeztea onartu dute.

Patxi Zabaleta. Argazkia: EITB
Patxi Zabaleta. Argazkia: EITB
Patxi Zabaleta. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta bosgarrenez aukeratu dute Aralarreko koordinatzaile nagusi Derion, alderdiaren V. Kongresuan, botoen % 84,5 lortuta.

Gainera, alderdiaren zuzendaritza-batzordea osatzeko Rebeka Ubera, Txentxo Jiménez, Maite Sarasua, Dani Maeztu, Fernando Hevia, Maritxu Goikoetxea, Aser Lertxundi, Joseba Abaitua, Igor López de Munain, Iosu Murgia, Ainhoa Beola eta Asun Fernández de Garaialde aukeratu dituzte.

Aralarren estatutuen arabera (aldaketa batzuk jaso ditu eta berriz bozkatu dira), koordinatzaileari dagokio zuzendaritza-batzordeari koordinatzaileorde eta antolakuntzarako idazkari karguetarako hautagaiak proposatzea.

Horregatik, orain, Zabaletak proposatu beharko du koordinatzaileorde berria. Izan ere, Jon Abrilek ostiralean iragarri zuen bere kargua uzteko asmoa Twitter sare sozialean: " Aralar alderdiaren kongresuan koordinatzaileorde funtzioak utziko ditut. Garai berria hasiko dut, politikako lehen lerrotik kanpo", idatzi zuen.

Azaroko hauteskundeetan Bildurekin joateko erabakiak oniritzia jaso du

Militanteen % 71,75ek onartu du datozen hauteskunde orokorretara Bildurekin (ezker abertzalea, EA eta Alternatiba) koalizioan joatea.

Alternatibak Bildurekin eta Aralarrekin koalizioan joatea berretsi du

Alternatibako Kontseilu Nazionalak, Donostian bilduta, datozen hauteskunde orokorretan ezker abertzalearekin, EArekin eta Aralarrekin koalizioan joatea berretsi du.

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutuek, ohar batean adierazi duenez "ezkerreko polo soberanista plural baten eraikuntzan pauso bat gehiago da Madrilera euskal gizarteak hasi duen aldaketa eramateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea