Politika -
65 urte dauzka
Belokik (EAJ) politika utziko du, barruan duen 'suminduak' bultzatuta
Zapatero 'suntsitu' nahi dutenak kritikatu ditu, presidentea 'ausarta' izan delako zenbait erabaki hartzeko orduan.
Erredakzioa
Jose Ramon Beloki Gipuzkoako EAJko diputatua eta Kongresuko Mahaiko bigarren idazkariak azaroaren 20ko hauteskundeetako zerrendetan ez joateko erabakia helarazi dio alderdiaren zuzendatitzari.
"Guztiok barruan daramagun suminduari kasu egin diot", aitortu du erabakiaren arrazoiengaitik galdetu diotenean.
Belokik Kongresuan eman ditu azken zortzi urteak eta Europa Press agentziari azaldutakoaren arabera, bere erabakian eragin handia izan du emaztea eta bi alaben iritziak, beraiekin pasatutako denbora apurragaitik "konpentsatu" egin nahi dituelako.
"Politikaz haratago bizitza dago"
Parlamentari gipuzkoarrak 65 urte beteko ditu datorren urtarrilean. "Politikaz haratago bizitza dagoela" defendatzen duten horietakoa da eta azken urteetan baztertuta izan dituen gauzetan aritzeko asmoa dauka orain.
Belokik aitortu egin du urteak aurrera egin ahala barruan duen "suminduari" arreta ematen ikasi duela. "Sumindu horri ez diogu beti kasu egin behar, baina guztiz ezkutatzea ere ez da ona", adierazi du. Bere hitzetan, sumindu horrek "gauza gehiago ikusi ditu eta orain hitz egiteko askatasun handiagoa du. Hori dela eta, ahots horrek "pisu handiagoa du" eta kasu egitea erabaki du.