Politika -

EAk 25 urte bete ditu

Urizar: 'Madrilekoei bertara joateari utzi nahi diogula esango diegu'

"ETAren ekintza armatuak historiara pasa dira, baina gaindituta daude, zorionez". 'Bateragune auzia'ri dagokionez, "epaiak ez du laguntzen baina ez du prozesua blokeatzen. Oztopoa da".

25. urteurrena Lizarran egin dute. Argazkia: Artxibo.
Urizar: 'Madrilera joan eta gehiago joateko asmorik ez dugula esango diegu'

00:26

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alkartasunak (EA) 25. urteurrena ospatu du Izarran eta Prio Urizar alderdiko idazkari nagusiak bertan esan du Madrilera joango direla "joateri uzteko" erabakiaren berri emateko, izan ere, euren esparrua "Euskal Herrian dago" eta eurena dela erabakia.

Ospakizunean 700 pertsona inguru bildu dira. Urizarren arabera, aurrean "Estatua, PP, UPN eta PSOE" dituzte eta horregatik Madrilera joan behar dute "Euskal Herriko hautesleria independentistaren babes osoa bilduta, herri honen ahotsa Madrilen entzunarazteko".

EAJren jarrera deitoratu egin du EAko agintariak "subiranotasunaren batasunean parte hartzeari uko egin diolako. Eta jeltzaleen azken proposamenak ez diogu sinesgarritasun askorik ematen. Nahi dutena egin dezatela", gaineratu du.

Arnaldo Otegi eta Rafa Diezi 'Bateragune auzia'n jarritako zigorrari dagokionez, epaiak "ez du laguntzen, baina ez du irekitako prozesua blokeatzen. Oztopoa da", esan du.

"ETA amaitu egin da"

Horrez gain, "ETAren ekintza armatuak historiara pasa dira, baina gaindituta daude, zorionez", adierazi du. "Zikloa ofizialki ixteko erabakietan interesek pisu handia dute. Argi dago itxiera ofizial horrek prozesu tekniko bat behar duela: desarmeari heldu, presoen arazoa, e. a."

Azkenik, Urizarren Lizarra ospakizunerako zergaitik hautatu duten azaldu du: EAren lehen ekitaldi politikoa bertan egin zutelako 1986ko irailaren 4an alderdia sortu ondoren. Orduan Carlos Garaikotxea egon zen; gaur ezin izan da 25. urteurrenean egon ebakuntza egin behar ziotelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea