Politika -
Bizkaiko Aldundiari eskaera
PSEK ikerketa batzordeetan nahasitakoen datu fiskalak argitzea nahi du
Bizkaiko Aldundiak Legebiltzarreko ikerketa batzordeetan aztertzen ari diren auzietan nahasita daudenen datu fiskalak emateko araudia aldatzeko eskaera egin dute sozialistek Batzar Nagusietan.
Erredakzioa
Bizkaiko Aldundiak Legebiltzarreko ikerketa batzordeetan nahasita dauden enpresa eta goi-karguen datu fiskalak publiko egitea nahi du PSE-EEk eta horretarako araua ez den proposamena aurkeztu dute Bizkaiko Batzar Nagusietan.
Iñaki Egaña sozialisten bozeramailearen arabera, araudi aldaketa beharrezkoa da Aldundiko arduradunak horrelako datuak emateari uko egin diotelako horretarako baimenik ematen duen foru araurik ez dagoela esanda.
Behin arau proposamena onartutakoan, Kultura eta Industria Sailetan izandako ustezko irregulartasunen inguruko ikerketan edota Ertzaintzaren agenteek egindako ustezko espioitzaren ikerketaren inguruan baliagarriak izan daitezkeen datu fiskalak argitaratu beharko ditu Aldundiak.
Hala, Egañak esan duenez, EAJko ordezkariek "gardentasun ariketa" egin behar lukete arau proposamenaren alde bozkatuz.
Sozialisten proposamemak jasotzen duenez, Aldundiak emandako datuak ikerketaren ondorio badira baino ez dira zabalduko, gainerako datuak isilpean gordeko dira.