Politika -

Ekitaldi instituzionala

Lehendakariak ez ohiko Gobernu Bilera deitu du urriaren 7rako

Eusko Jaurlaritzako lehen Gobernua izan zenetik 75 urte igaro dira. Data hau ospatzeko Patxi Lopez buru den ekitaldi institucional bat ere izango da Gernikako Batzar-Etxean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopezek ez ohiko Gobernu Bilera deitu du datorren urriaren 7rako Gernikako Batzar-Etxean Eusko Jaurlaritzako lehen Gobernuaren 75. urtemuga ospatzeko. Lehen Gobernu horren lehendakaria Jose Antonio Aguirre izan zen. Gainera, Gobernu Bilera ostean, ekitaldi institucional bat izango da eta Aguirreren senitartekoak eta lehen Gobernu horretako sailburuak gonbidatu dituzte bertara. Juan Jose Ibarretxe aurreko lehendakariak data horren 70. urteurrena ospatzeko antzeko egitaraua prestatu zuen.

Gobernu Bileraren ez ohiko saioa 10:00etan hasiko da eta horren ostean, Gernikako Batzar-Etxeko osoko bilkura gelan izango den ekitaldi instituzionalari emango diote hasiera. Leku hura berezia da. Izan ere, bertan jaio zen Gerra Zibilean Eusko Jaurlaritzako lehen Gobernua. Lehendakaria bertan izango da eta hitzaldi bat eskainiko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea