Politika -

Bateragune auziaren ebazpena

Zabaleta: 'Ebazpenarekin etsipena sentitu dutenen artean nago'

Sailburuak Patxi Lopez lehendakariaren adierazpenak izan ditu hizpide. Otegi eta bere kideen kontrako zigorraren ondoren gizartearen sektore batzuk etsita egotea "ulertzen" zuela esan zuen.

Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako sailburua. Argazkia: EITB
Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako sailburua.
Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak esan du Bateragune auziaren ebazpenarekin "etsita" sentitzen dela bera ere, "gizartearen zati bat" bezalaxe.

Sailburuak Patxi Lopez lehendakariaren adierazpenak izan ditu hizpide. Lehendakariak esan zuen "ulertzen" zuela ebazpenak "hainbat sektoretan harridura eta frustrazioa" sortzea "bizi dugun garai honetan".

Zabaletak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, "bere garaian ontzat jo nituen Otegik Bateragune auziaren epaiketan egindako adierazpenak, argiak eta ausartak izan zirela uste dut".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea