Politika -

Azaroak 20

Barcina: 'UPN-PSN ituna baldintza dezake hauteskundeetako emaitzak'

Nafarroako presidenteak esan du hiru diputatu lortzea espero duela eta emaitza "onena" beste biak sozialisten esku geratzea litzatekeela.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak esan du sozialistek azaroaren 20an emaitza txarrak lortzen badituzte kolokan egon daitekeela UPNk eta PSNk duten Gobernu akordioa.

Europa Pressek antolatutako gosari batean izan da Barcina eta "abertzaleen eta Bilduren botoak" sozialisten esku geratzea nahi duela esan du.

Barcina gustura agertu da PPrekin bozetan elkarrekin aurkezteko egin duen akordioa dela eta, izan ere, horrela Nafarroari dagozkion bost diputatuetatik hiru haien esku geratzea espero du. Gainerako biak, berriz, sozialisten esku geratuko balira emaitza "onena" litzatekeela iritzi dio.

Nafarroako presidentea kezkatuta agertu da sozialistek lor dezaketen emaitza txarrarengatik, zeren horrek "eragina izan dezake etorkizuneko Nafarroako Gobernuan".

"UPNk azaroaren 20ko hauteskundeetan izango duen jarrera alde batera utzita, PSOEk Nafarroan eta Espainia osoan lortuko dituen emaitzek ituna baldintza dezakete", gaineratu du.

Barcinak argi adierazi nahi izan du duela bi hilabete PSNrekin egindako itunak "Bilduren zabalkundea galaraztea" zuela helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea