Politika -

Prentsaurrekoa Donostian

Gipuzkoako PSEk Bilduren Gobernuaren 'kudeaketa eza' kritikatu du

Koalizioari "guztiaren kontra" egotea egotzi dio Rafaela Romerok eta, besteak beste, AHTren edota Patxi Lopezek proposatutako erreforma fiskalaren inguruan iritzia emateko eskatu dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako PSE-EEk Bilduren foru Gobernuaren "kudeaketa eza" kritikatu du. Asteazkenean Batzar Nagusietako bilkuran terrorismoaren biktimen eta bakearen inguruan mintzatzeko eskatu dio, baita Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren inguruan, Gipuzkoako Hondakinen Plan Integralaren inguruan edota Patxi Lopezek proposatutako erreforma fiskalaren inguruan ere. Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako sozialisten bozeramaileak, Bilduren Gobernuaren "kudeaketa falta, ziurgabetasuna, Gobernu falta eta arduragabekeria" azpimarratu ditu Donostian egindako prentsaurreko batean. Halaber, Bilduk "foru tresnekin" krisiari aurre egiteko duen "gaitasun eza" nabarmendu du eta "demokrazian atzerapauso handiak" izan direla esan du. Hala, "ETA desagertzeko eskaeraren inguruan atzerapausoa" salatu du, Bilduren Gobernua "ezker abertzalea baino bi pauso atzerago" doala esanez.

Halaber, Bilduk Gipuzkoarentzat ez duela proiekturik salatu du, eta lurraldea krisitik atera, enplegua sortu eta ekimenak egiteko garaian koalizioaren hitzik gogokoena "ezetza" dela adierazi du. "Bildu guztiaren kontra dago, proiektua alderdikeriagatik gustatzen zaionean izan ezik, Kutxan gertatu bezala", erantsi du Romerok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea