Politika -

Barakaldon

Kutxazain bat erretzeagatik ezarritako zigorra betetzeko atxilotu dute

Ertzaintzak Asier Gomez de Salazar atxilotu du Barakaldon, Auzitegi Nazionak 2008an ezarritako espetxe-zigorra betetzen amaitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Asier Gomez de Salazar atxilotu du astearte goizean Barakaldon, 2008an Auzitegi Nazionalak ezarri zion zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra betetzeko.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez, lehen orduan etxetik irten denean atzeman dute Gomez de Salazar.

Asier Gomezi, Sendoa Aratzi, Unai Friasi eta Jon Villanuevari zazpi urte eta erdiko espetxe-zigorra jarri zieten 2010ko abuztuan, 2008ko otsailean Barakaldoko kutxazain bati sua emateagatik.

Joan den martxoaren 23an Auzitegi Gorenaren saioan zigorra berretsi zuten, Fiskaltzak eskatzen zuen bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea