Politika -

Auzitegi Konstituzionalean

Sortu legeztatzearen aurkako helegitea aurkeztu du Estatuko Fiskaltzak

Defentsako abokatuek, bere aldetik, hartu beharreko erabakia "lehenbailehen" hartzeko exijitu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortu legeztatzearen aurkako helegitea aurkeztu du gaur goizean Estatuko Fiskaltzak Auzitegi Konstituzionalaren aurrean. Defentsako abokatuek, bere aldetik, hartu beharreko erabakia "lehenbailehen" hartzeko exijitu dute.

Sorturen abokatuek esan dute alderdia hauteskundeen ondoren legeztatzeak "kalte konponezina ekarriko lukeela". Erabakia, "aukera guztiak irekita dauden bitartean erabakia hartu behar dutela nabarmendu dute, horrela koalizioan aurkezteko aukera ere posible litzatekeelako.

Horregatik, Sortuk Auzitegi Konstituzionalari eskatu dio urriaren 7a baino lehen hartu dezala bere legeztatzeari buruzko erabakia.

Bestalde, Fiskalaren arabera, "nahiz eta ETA talde terroristaren postulatu eta metodoak alboratu dituztela esan beren jarrera eta ekimenen bidez haustura hori agerian uzten ez duten horiek, Batasuna izanik, beste elkarte baten bidez politikan parte hartzeak Estatu demokratikoarentzat dakarren arriskua ekiditea da helburua".

Estatuko Abokatutzak defendatutako arrazoiekin bat etorri da gaur Fiskaltza. Indarkeriaren gaitzespen "formalak" eta interesak defendatzeko "modu demokratikoak" erabiltzea "nahikoa" ez dela nabarmendu du Fiskalak. Bere ustez, ETAren desagerpena eskatu beharko luke Sortuk.

Auzitegi Gorenak erabilitako argudioak banan banan defendatu ditu Fiskaltzak, Sorturen legeztatzearen aurka egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea