Politika -
Faisan auzia
Rubalcabaren kontrako 'amarruengatik' PPren barkamenak nahi ditu PSOEk
Hautagai sozialistaren aurka PPk erabilitako "akusazio faltsu eta amarruengatik" barkamenak nahi dituztela adierazi du PSOEren hauteskunde-kanpainako zuzendariak.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba hautagai sozialistaren aurka PPk erabilitako "akusazio faltsu eta amarruengatik" barkamenak nahi dituztela adierazi du Elena Valenciano PSOEren hauteskunde-kanpainako zuzendariak, Faisan auzia dela-eta.
Poliziako hiru agintarien aurkako auzipetzea atzera bota du gaur Auzitegi Nazionalak. ETAren estortsio sarearen aurka 2006an eginiko operazioaren salakeria egitea leporatu zieten poliziei, Rubalcaba Barne ministro zenean. Auzitegi Nazionalaren erabakia ezagutu ostean, Valencianok PPren barkamenak eskatu ditu Twitter sarearen bidez.
Ikertzen jarraitzeko eskatu dio Pablo Ruz epaileari Auzitegiak, delitu baten zantzuak daudelako, baina Victor Garcia Hidalgo Poliziako zuzendari nagusi ohia, Enrique Pamies Euskadiko Poliziaren buruzagia eta Jose Maria Ballesteros Arabako Informazio Brigadaren inspektorea auzipetzeko nahikoa ez dela erantsi du.