Politika -

EPPKaren iragarpena

'Presoek eta guzti esan diote ETAri honaino iritsi gara', dio Aranak

"Albiste ona" da eta "beste estamentu bati baino gehigo, ETAri berari helarazitako mezua da" Mikel Aranarentzat.

Mikel Arana, EB. Argazkia: EITB
Mikel Arana, EB. Argazkia: EITB
Mikel Arana, EB. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker Batuko koordinatzailearentzat EPPK-k Gernikako Akordioarekin bat egitea"albiste ona" da. Presoek ETAri berari "honaino iritsi gara" esatea nabarmendu du Aranak.

Presoen mezu honek "ETAk behin betiko biolentziarekin amaitzea duten gogoa agerian uzten duela" esan du Radio Euskadin egin dituen adierazpenetan.

"Beste edozein estamenturi baino, ETAri berari bidali dioten mezua da" Aranarentzat. "Gernikako Akordioak dioen bezala, armak behin betiko uzteko borondatea beharrezkoa da, hortaz, presoek beraiek esan diote ETAri honaino iritsi gara", esan du Ezker Batuko koordinatzaile nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea