Politika -

Bilera aitzindaria

ETA eta bere biktimak, bilduta lehen aldiz

Eusko Jaurlaritzako Biktimen Bulegoak sei pertsona aukeratu zituen ETAko biktimen eta jada taldetik urrundu diren presoen arteko elkarretaratzeak egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langraiz Okako presoei eskaini zitzaien terrorista eta biktimen arteko bitartekaritza programa hau El Paisek argitaratu duenez.

1980 urtean aita hil zuten eta nortzuk izan ziren oraindik ez dakien terrorismoaren biktima bata. Bestea, ETAko kide izateagatik eta odol delituak leporatuta kondenatuta dagoen presoa. Biolentziak ez duela zentzurik esan eta taldetik urrundu zen. Lehenak zergatiak jakin nahi zituen. Zergatik parean zuen pertsona terrorista izan zen. Zergatik hil zuen eta nola bizi daitekeen kargu horrekin. Nola sartu zen bere ama eta sei anaien bizitzak apurtu zituen taldean... Bigarrenak, batez ere, barkamena eskatu nahi zuen.

Bi lagun hauek bezala, binaka bildu dira jada beste sei pertsona.

Bilera hauek konfidentzialak dira eta presoei ez zaie inongo ordainik ematen parte hartzeagatik. Bakoitzak dituen motibazioak oso ezberdinak dira. Biktimen kasuan, atentatuak eragindako trauma gainditu nahi dute. Parte hartu duten guztiak ETAk hildako pertsonen emazteak edo seme-alabak dira.

Bestalde, parte hartu duten presoek jada ETAk zentzurik ez duela publikoki esan dute eta taldearekiko urrundu egin dira.

Eusko Jaurlaritzako Biktimen Bulegoak antolaturiko lehen bileran, bitartekariak programaren nondik norakoak azaldu zituen eta parte hartzeagatik ordainik egongo ez dela gogoraratu zuen.

Bigarren topaketa jada, martxan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea