Politika -

Sarkozyren alderdiaren porrota

Ezkerrak gehiengo 'historikoa' lortu du Frantziako Senatuan

175 senatari lortuta, ezkertiarrek gehiengoa izango dute, baina ezinezkoa izango zaie Sarkozy presidentearen lege-ekimenei aurre egin, presidentearen alderdiak gehiengoa baitu Asanblea Nazionalean.

Lehen aldiz azken 50 urteetan, senatua sozialeisten esku geratu da

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezkerra nagusi izango da Frantziako Senatuan 1958. urtetik lehen aldiz, martxoan hautatutako udaletako eta kantoietako karguen artean zeharkako hauteskundeak egin ondoren.

Eskuindarren porrot sinboliko hori Presidentetzarako hauteskundeetarako zazpi hilabete falta direnean gertatu da.

"Azken informazioen arabera, ezkerrak 24, 25 edo 26 eserleku gehiago lortu dituzte. Ondorioz, ezkertiarrok gutxienez 175 senatari izango ditugu", iragarri du Jean-Pierre Bel Alderdi Sozialistaren Senatuko bozeramaileak. "Historikoa da", esan du François Hollande Presidentetzarako balizko hautagai sozialistak.

175 senatari horiei esker, ezkertiarrek gehiengoa izango dute, baina ezinezkoa izango zaie Sarkozy presidentearen lege-ekimenei aurre egin, presidentearen alderdiak (UMP) gehiengoa baitu Asanblea Nazionalean.

Emaitzen balorazioa

Alberdi Sozialistak Parisen duen egoitzan pozez gainezka hartu dituzte Senaturako hauteskundeen emaitzak. Valerie Pecresse Eliseoko bozeramaileak, aldiz, emaitzei garrantzia kendu die. "Ezin dute Gobernua blokeatu, izan ere, jakina denez, Asanblea Nazionala da azken hitza duena", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea