Politika -
Azaroak 20ko hauteskundeak
Zapaterok azaroko hauteskundeak deitu eta gorteak desegin ditu
Zapaterok Gorteak desegin eta hauteskundeak deitzeko dekretuak sinatu ditu gaur goizean. Egutegia bihar izango da indarrean: azaroaren 20an bozkatu eta Gorte berriak abenduaren 13an eratuko dira.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak azaroaren 20ko hauteskundeak deitu ditu eta Espainiako etorkizunaren inguruan bere "konfidantza" adierazi du. Espainiak, egungo zailtasunak "berandu baino lehen" gainditu egingo dituela uste du presidenteak.
Zapaterok Gorteak desegin eta hauteskundeak deitzeko dekretuak sinatu ditu gaur goizean. Egutegia bihar izango da indarrean: azaroaren 20an bozkatu eta Gorte berriak abenduaren 13an eratuko dira.
Kazetarien aurrean agerraldia egin du Zapaterok, gaur "balantze eguna" ez dela nabarmentzeko. "Denak beharrezkoak gara; herriaren aldeko papera jokatu behar dugu denok", esan du.
Azaldu duenez, Gobernuak "neurri gehiago adostuko" ditu datozen egunetan, baina "ez dira oso garrantzitsuak izango". Hala ere, egoera ekonomikoak txarrera egiten badu "larrialdiko neurriak" martxan jartzea ez du baztertu Zapaterok. "Beharrezkoa baldin bada, egingo dut".