Politika -

Sabino Arana Fundazioa

Espetxe politika "malguago" bat eskatu du Urkulluk

ETAko presoentzako amnistia bat errefusatu du EAJko presidenteak. Gainera, presoak "prozesu politikoa batean eragileak" izatea baztertu du buruzagi jeltzaleak.

Iñigo Urkullu EAJko presidentea. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu EAJko presidentea
Espetxe politika "malguago" bat eskatu du Urkulluk

03:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoentzako amnistia bat errefusatu du gaur Iñigo Urkullu EAJko presidenteak, baina espetxe politika "malguago" bat eskatu du, erakunde terroristak indarkeria behin betiko uzten duela iragarri baino lehen.

Sabino Arana fundazioaren ekitaldi batean egindako adierazpenetan, 1978an "amnistia global orokor" bat izan zela gogorarazi du Urkulluk. Horregatik, "amnistia hori gozatu zuten batzuk zergatik lehengoetara itzuli ziren", galdetu du, eta ETAk zergatik jarraitu zuen ekintza armatuarekin.

Indarkeria baztertzen duten presoentzako "neurriak" eskatu ditu Urkulluk, eta espetxe politika "malguago" eta "ezberdin" baten alde azaldu da, izan ere, "pertsonei askatasuna kentzeaz gain, senideak zigortzeko helburua izan du" orain arteko politikak, dispertsioari erreferentzia eginez.

"Kartzela politika, ETAk indarkeria behin betiko uzten duela iragarri baino lehen, beste era batekoa izan beharko litzateke", azpimarratu du buruzagi jeltzaleak.

Prozesu politikoa

Gainera, presoak "prozesu politiko batean eragileak" izatea errefusatu du Urkulluk, baina "bai damuan oinarritutako bake-prozesu batean eta baita biktimeekin eta haien senideekin adiskidetzeko desioan".

Horrela, "negoziaketa politikoa alderdi politikoen eskuetan" dagoela defendatu du agintari jeltzaleak, "euskal gizartearen ordezkariak direlako". ETAk, ostera, "ez du gizartearen atalik ordezkatzen, armen bidez ekiteko erabakia hartzeko inork ez die eskatu, guztiz kontrakoa baizik, behin betiko indarkeria uzteko", Urkulluren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea