Politika -

PP eta PSOEri kritika

Bono: 'ETA ez litzateke egongo aurre egiteko gogo gehiago izan bagenu'

Terroristei aurre egiteko PP eta PSOEren "ausardia" falta onartu du Kongresuko presidenteak.

Jose Bono, Kongresuko presidentea: Argazkia: EFE
Jose Bono, Kongresuko presidentea: Argazkia: EFE
Jose Bono, Kongresuko presidentea: Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuko presidenteak, Jose Bonok esan du gaur ETA ez litzakeela egongo PPk eta PSOEk hauteskundeak irabazi baino aurre egiteko "gogo gehiago" izan balute.

Punto Radio irrati katean egindako elkarrizketa batean, bi alderdi nagusien "ausardia" falta onartu du eta Bildu eta Sortuko agintariak egin diren hilketa guztien "konplize" direla gaineratu du.

"PSOE eta PP ados jarriko bagina ETA ez litzakeela egongo esateko ausardia falta zaigu batzutan. Hain gauza erraza esateko ausardia falta izan zaigu. Izan ere, ETAri gailentzeko hauteskundeei irabazteko baino gogo gehiago izan bagenu, seguruenik ETA aspaldi egongo litzateke akabatuta" esan du buruzagi sozialistak.

Azken legegintzaldian egin diren hutsen gogoeta egin du Bonok eta bi alderdien artean akordio gehiago egotea gustatuko litzaiokeela adierazi du.

Jose Luis Rodriguez Zapateroren inguruan galdetuta, demokrazia hasi zenetik Espainia gobernatu duen "pertsonarik onena" dela esan du, baina aldi berean "arorik okerrenean" gobernatzea egokitu zaiola uste du.

Estatuaren deszentralizazioa Zapaterok izan duen zailtasunik handienetakoa izan dela adierazi du eta krisi ekonomikoaren "erru guztia" ez duela Gobernuko presidenteak azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea