Politika -

Gobernu bilera

Mendiaren ustez 'ETA dagoen bitartean berak eman behar ditu pausoak'

Egungo kartzela politika aldatzea ez dela "funtsezkoa" gaineratu du Mendiak.

Idoia Mendia, Gobenu bilera. Argazkia: EITB
Idoia Mendia, Gobenu bilera. Argazkia: EITB
Idoia Mendia, Gobenu bilera. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETA dagoen bitartean "bere txanda da" eta beraiek "eman behar dituzte pausoak" ohartarazi du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Idoia Mendiak. Horregatik egungo kartzela politika aldatzea ez dela "funtsezkoa" esan du.

"Orain arte ez dirudi ETAk kartzela politikan aldaketa horiek behar izan dituenik eman dituen pausoak emateko". "Ez da funtsezkoa izango", azpimarratu du Mendiak Gobernu bileraren ostean.

ETAko presoen kolektiboak Gernikako Akordioarekin bat egitearen inguruan galdetuta, "pauso garrantzitsu eta adierazgarria da, bakea pixka bat gehiago hurbiltzen du", esan du Idoia Mendiak.

Aliantza abertzalea eta A-20

Bestalde, alderdi abertzaleen aliantzak "berritasunak" ekarriko dituela adierazi du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Bildurekin udal eta foru hauteskundeetan gertatu zen moduan.

Fururologiarik ez duela egin nahi esan du Mendiak eta "hurrengo lau urteetan Gobernuan egongo direnak aukeratuko dituztenak herritarrak izango dira", gaineratu du.

Halaber, "mapa politikoan agente berri bat agertzeak berritasunak" ekarriko dituela uste du Mendiak. "Horrela ikusi genuen udal eta foru hauteskundeetan eta ziur aski horrela gertatuko da hurrengoetan", gaineratu du bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea