Politika -

Estrasburgoko Auzitegia

Espainiak Otegiri kalte-ordainak eman behar dizkiola berretsi dute

Otegi indemnizaztea eskatzen zuen sententziaren aurka, Gobernuak jarri zuen helegitea ukatu du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Eskubideak urratzeagatik kalte-ordainak eman beharko dizkio Otegiri.

Arnaldo Otegi. Argazkia: EITB
Arnaldo Otegi. Argazkia: EITB
Arnaldo Otegi. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du onartu Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiari kalte-ordainak ematera behartzen zuen epaiagatik Espainiako Gobernuak jarri zuen helegitea. Otegiri urtebeteko kartzela zigorra jarri zioten, Espainiako erregea iraintzea leporatuta.

Auzitegiaren lehen erabakia berriz aztertzeko eskatu zion Gobernuak. Espainiak Otegiri "gehiegizko" zigorra jarri ziola esaten zuen joan den martxoaren 15ean kaleratutako epaiak, eta 23.000 euroko kalte-ordaina jarri zion.

Torturen erantzule izatea leporatu zion Otegik Erregeari 2003an, eta ondorioz, irain larriengatik kondenatu zuten.

Estatuko Abokatutzak ekainean Estrasburgoko Auzitegiaren erabakia berrikusteko eskatzen zuen, "interpretazioari eragiten zizkioten hiru kontugatik". Orain, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Gobernuaren aurkako zigorra berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea