Politika -
Espainiaratzea
Paueko Auzitegiak Josu Esparzaren aurkako euroagindua onartu du
Josu Esparza Iraizoz Ekineko ustezko kidea Espainiara eramatea erabaki du gaur Apelazio Auzitegiak. Esparza Iraizoz aske gelditu zen, administrazio prozesuak aurrera jarraitzen duen bitartean.
Erredakzioa
Paueko Apelazio Auzitegiak Josu Esparza Iraizoz Ekineko ustezko kidea Espainiara eramatea erabaki du gaur. Esparza Iraizoz aske gelditu zen, administrazio prozesuak aurrera egiten zuen bitartean.
Auzitegitik adierazi dutenez, orain martxan jarri den prozesu administratiboan Esparza Espainiara eramateko data jarri behar da. Dena den, Auzitegi Gorenean helegitea jarriz gero guztia aste batzuez etenda geratuko dela gaineratu dute
Auzitegi Nazionalak Esparzaren kontra jarritako euroagindua betetzearen alde egin zuen Fiskaltzak, eta Paueko epaileek horrekin bat egin dute, zehaztasun nahikoak dituela uste baitute.