Politika -

Auzitegi Nazionala

Ibai Beobide ETAko kideari 25 urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Beobideri 2008an Kantanbrian lau bonba jartzea leporatzen dio Auzitegi Nazionalak. Horietatik bik Laredoko hondartzan egin zuten eztanda eta beste biak Nojan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 25 urteko kartzela zigorra ezarri dio Ibai Beobide Manex ETAko kideari, 2008an Kantabrian lau bonba jartzeagatik. Horietatik bik Laredoko hondartzan egin zuten eztanda eta beste biak Nojan. Auzitegi Nazionalaren Zigor Arloko bigarren Salak 25 urteko zigorra ezarri dion arren, Fiskaltzak 60 urteko espetxealdia eskatzen zuen.

Komunikabideen, bizkartzainen eta ertzaintzaren agenteen inguruko informazioa bilatzen zuen talde bateko kidea zela frogatuta dagoela adierazi du auzitegiak.

2008ko lehenengo hilabetetan komandoa lehergailuak egietko materiala lortzen egon zen eta ondoren egin zituen uda horretako atentatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea