Politika -
Politika Orokorreko Eztabaida
UPyD: 'Ez dugu bake planik behar, ez gaude gerra batean sartuta'
Gorka Maneirok kritika gogorrak egin dizkio lehendakariari eta "nazionalismoaren diskurso alternatiboa egiteko" eskatu dio, Gernikako Akordio "antidemokratikoa" baztertuz.
Erredakzioa
Gorka Maneiro UPyDko bozeramaileak gogor kritikatu ditu lehendakariak goizean iragarritako proposamenak. Maneiroren hitzetan, Euskadin "ez dugu inolako bake-planik behar, ez baikaude gerra batean murgilduta, askatasuna da behar duguna, orain arte ez baitugu izan".
Maneiroren hitzetan, "ezin dugu onartu ETAren xantaiaren eraginpean jarraitzea, ETA ez baitugu garaitu, bizirik dago". Horren harian, UPyDko bozeramaileak "elkarbizitzarako plan berria asmatzea" leporatu dio lehendakariari, "beharrezkoa ez den gauza, elkarbizitzarako Konstituzioa eta Gernikako Estatutua daude".
Maneirok Gernikako Akordioa ere kritikatu du, "antidemokratikoa" delako eta "negoziazioa inposatzen" duelako. "Gatazka politikoaren ipuina saldu nahi digute", esan du.
Erreforma fiskala
Lehendakariak proposatutako erreforma fiskalari dagokionez, Maneirok orain horren inguruan eztabaidatzeko prest agertzea kritikatu du "azken bi urte eta erdietan aukera horri uko egin dionean".
Maneirok "instituzioen antolamentua aldatzeko" exijitu dio Patxi Lopezi eta "iruzurarren kontra borroka egiteko borondate politiko handiagoa", izan ere, Maneirren ustez, "azken urteetanm ez dute horrelakorik erakutsi".