Politika -
Istiluak
Hamabost pertsona atxilotu dituzte Santurtzin, Voxen ekitaldian izandako istiluetan
Atxilotu guztiei desordena publikoa egotzi diete, Ertzaintzari harriak eta botilak jaurtitzeagatik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak 15 lagun atxilotu ditu Santurtzin, Voxen ekitaldia baino lehen izandako istiluekin lotuta.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 16:15 aldera hasi dira istiluak, alegia, ekitaldia hasi baino 45 minutu lehenago. Horietan, kaleren bat edo beste itxi omen dute manifestariek, bide erdian edukiontziak jarrita, eta Ertzaintzari harriak eta botilak jaurti dizkiote, aipatu iturriaren arabera.
Atxilotu guztiei desordena publikoa egotzi diete, Ertzaintzari objektuak botatzegatik.
Udal iturriek jakinarazi dute Vapor Habana kalean, herrigunean, edukiontzi bati su eman diotela.
Voxen ekitaldiari dagokionez, Javier Ortega Smithek egin du agerraldia, inbestidura saioaren harira.