Politika -
Auzitegi Nazionaleko epaiketa
Bi ETAko kidek beste bat errugabetu dute Lakuntzako eraso batengatik
Lakuntzako (Nafarroa) "Universal" diskotekaren kontra eraso egiteagatik epaitzen dituzte.
Erredakzioa
Luis Mariñelarena eta Roberto Lebrero ETAko kideak hirugarren akusatu bat, Xabier Etxebarria, errugabetu dute. 2001 urtean Lakuntzan (Nafarroa) "Universal" diskotekaren aurka hiru lehergailurekin "atentatua" egitea egozten diete Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan.
"Xabierrek ez zuen inolaz ere parte hartu" esan du Luis Mariñelarenak. Azken honentzat fiskalak 29 urteko kartzela zigorra eskatzen du, Lebrerorentzat bezalaxe.
Epairako prest gelditu den eta defentsak hiru akusatuentzat absoluzioa eskatzen duen epaiketan, bi ETA kideak Etxebarriak soilik "tokiko azpiegiturak" bilatzen zituela esan dute. Fiskalak berriz 38 urteko kartzela zigorra eskatzen du, beste bi akusatuekin parte hartzea eta ETAko kide izatea egotzita.
Ondorioen behin behieneko txostenean, 2001 urteko irailaren 27an diskotekako zaindaria indarrez hartzea eta inguruko mendi batera eramatea leporatzen die Fiskaltzak Lebrero, Etxeberria eta komandoko beste kide bati. Bitartean, Mariñelarena eta "Haitza" taldeko beste kide batek lehergailuak jarri zituztela uste du "harrerako lurrean, dantzalekuaren erdialdean eta ezkerreko aldean", txostenak dioenez.