Politika -
Politikako osoko bilkura
Pastor: 'Patxi Lopezek ireki ditu bakearen ateak herri honetan'
Politika orokorreko osoko bilkuran, Pastorrek adierazi du "zero tolerantzia eta irmotasun politikan atzera bueltarik" ez dagoela, horrek eragin duelako "ETAren porrota".
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSEren bozeramaileak esan du "egungo Jaurlaritzak" lortu duela "ETA geldiaraztea", eta ez Bilduk. Bere hitzetan, Patxi Lopez lehendakariak "ireki ditu bakearen ateak" Euskadin.
Politika orokorreko osoko bilkuran, Pastorrek adierazi du "zero tolerantzia eta irmotasun politikan atzera bueltarik" ez dagoela, horrek eragin duelako "ETAren porrota".
Bestalde, "mugimenduak, keinuak eta pausoak eskatzen dituztenei" ere mezua helerazi die: "Haiek dira herri honi justizia zor dietenak: hildakoei zor dieten justizia eta haien oroimena aldarrikatzeko justizia".
"Bilduk bakea ekarriko duela sinestarazi nahi digute, baina oraindik ez dira gai izan ETA gaitzesteko", esan du.
Goizeko hitzaldiaren ondorioz "argi gelditu dena", Pastorren ustez, "luzerako lehendakaria dugula da". "Euskadi gidatzeko energia nahikorik duela argi gelditu da", gaineratu du.
EAJri "abertzaleen erregimena bukatu egin" dela gogoratu dio. "Elkarren artean ulertzeko, erregimen hura bukatu dela barneratu behar dute", gaineratu du.
Pastorren ustez, EAJ "Espainiako Gobernuarekin akordioetara iristeko gai izan bada", ez litzateke "gehiegi eskatzea Euskadiko Gobernuarekin eta lehendakariarekin ere gaitasun hori izatea".