Politika -

Katalunia

Datarik ez duen mahaiaren gai-zerrenda zehaztea erabaki dute Sanchezek eta Torrak

Generalitateak jakitera eman duenez, Sanchezek eta Torrak adostu dute euren kabineteek "gai zerrenda bat lantzea, negoziazio mahaiaren hurrengo bilera egin ahal izateko".

Sánchez y Torra en una imagen de archivo. Foto: EiTB.
Sánchez y Torra dándose la mano
Sánchez y Torra en una imagen de archivo. Foto: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Quim Torra Generalitateko presidenteak elkarrizketa mahaiaren hurrengo bilera zehazteko hitz egin dute astelehen honetan, baina oraindik ez dute datarik zehaztu; hala ere, euren taldeek gai zerrenda zehaztea adostu dute.

Joan den astean, Sanchezek konpromisoa hartu zuen ERCren aurrean, irailaren erdialderako Kataluniari buruzko elkarrizketa-mahaiaren beste bilera bat bultzatzeko. Bilera hori otsailean hasi zen, baina COVID-19aren eztandaren ondoren eten egin ziren haren lanak, eta, orain, Torrak hilaren 17an eta 23an egin behar dituen hitzordu judizialek baldintzatuta gera daitezke; izan ere, baliteke bilera hori baliogabetzea.

Generalitateak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Sanchezek eta Torrak adostu dute euren kabineteek "gai zerrenda bat lantzea, Bartzelonan egin behar den negoziazio mahaiaren hurrengo bilera egin ahal izateko", eta Kataluniako presidenteak dagoeneko ohartarazi du eduki horietan "autodeterminaziorako eta amnistiarako eskubidea sartu nahi duela".

15 bat minutuko elkarrizketa

18:45ak aldera izan da elkarrizketa, eta 15 minutu inguru iraun du; Sanchezek Torrari proposatu dio mahaiaren data proposatzea, Europa Press albiste agentziaren arabera.

Hala ere, Torrak erantzun du "mahaiaren data instrumentala" dela, "garrantzitsuena gatazkaren erroari heltzea baita".

Elkarrizketan zehar, Kataluniako presidenteak eskatu dio Sanchezi Alarma Estatu berri baten balizko aplikazioa "zehazteko", COVID-19aren pandemiari erantzuteko, joan den ostiraleko Presidenteen Konferentzian hizpide izan zutena.

Bilera horretan egin zuen bezala, Torrak "irtenbide azkarra" eskatu dio berrogeialdia egin behar duten haur guztien gurasoentzat laneko bajak ahalbidetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako Generalitatea