Politika -
Presoak hurbiltzea
Etxerat: 'Lopezen proposamena ez dator bat gizartearen nahiarekin'
Patxi Lopezen presoak hurbiltzeko proposamena "pauso" bat dela uste du Etxeratek, baino "berandu" iritsi dela dio.
Erredakzioa
Patxi López lehendakariak presoak hurbiltzeko egin duen proposamena ‘berandu iristen den pausoa’ dela uste du ETAko presoen senitartekoen elkarteak, Etxeratek, eta ‘gizartearen eskakizunetatik urrun’ dagoela adierazi du. Horregatik, ‘lidergoa eta ausardia’ eskatu dizkiote lehendakariari
Mattin Troitiño elkarteko bozeramailearen ustez, Lopezen proposamena ‘pauso bat da’, baina ‘zehaztasun gutxi’ daudela kritikatu du. Gainera, ‘kartzela politika honek iraun duen urte hauetan guztietan zehar eragindako sufrimendua ez du aipatu ere egin, eta kartzelan dauden senitarteko edo lagunen oinarrizko eskubideak errespetatzeko aipamena ere ez du egin’, haren esanetan.
Bere ustez lehendakariaren proposamena ?gizarteak eskatzen duenetik urrun dago?. Azken hiletan ?milaka eta milaka lagun mobilizatu dira dispertsioa eta Parot doktrinaren amitzea eta gaixorik dauden presoak
Horregatik, “aurrerapausoak emateko, ausarta izateko eta euskal gizartearen eskakizunei erantzuteko” eskatu dio lehendakariari, izan ere, “historiak argi utzi du kartzela politikak izugarrizko mina eragin duela”.
“Ausardia eta ikuspegi zabala”
"Espetxe-politika honekin amaitzeko ausardia eta ikuspegi zabala, orain arte erakutsi ez dituen bertuteak, eskatzen dizkiogu Lopezi", gaineratu du.
Etxeratek “irtenbide integratzaile eta demokratikoaren bila lanean” jarraituko duela esan du Troitiñok. Hitzez gain, ekintzekin adierazten ari direla dio, Gernikako Akordioaren bidai orriaren bidez esaterako, esan du.