Politika -

Gernikako Akordioa

Akordioa sinatu dutenek Barcina eta Lopezekin bilerak nahi dituzte

Lehendakariaren proposamena "berandu" iritsi dela uste dute, baina "ongietorria" eman diote, "gatazka politikoa alde guztien pausoekin soilik amaituko delako".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako Akordioa sinatu duten elkarteek, besteak beste ezker abertzaleak, EAk, Alternatibak eta Aralarrek, Patxi Lopez lehendakariarekin eta Yolanda Barcina Nafarroako presidentearekin

Ohar batean esan dutenez, lehendakariaren proposamena ‘berandu’ iritsi da Akordioa sinatu dutenek ‘azken urtean dinamika politiko eta sozial sutsu baten bitartez’ lortu duten eszenatoki politikora.

“Berandu bada ere eta kanpo ekintzak behartuta egin duen arren, ongietorria eman nahi diogu eszenatoki berri honetara, gatazka politikoa amaitzea alde guztien pausoekin soilik lortuko dugulako” esan dute.

Politika orokorreko eztabaidan lehendakariak egin zuen proposamenaren harira argitaratu dute oharra, izan ere baldintza batzuk betetzen badira ETAko presoak hurbiltzea proposatu zuen Patxi Lopezek.

Elkarte hauek Gernikako Akordioa adi-adi irakurtzea gomendatu diote lehendakariari, “gatazka konpontzeko benetako bidai orria dela konturatuko delako”, adierazi dute.

Azkenik, helburu berdinekin, Yolanda Barcina Nafarroako presidentearekin bilera ere eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea