Politika -

Konferentzia politikoa

PSOE hauteskundeetarako oinarriak finkatzeko batzen ari da

"Egiazko ideiak" lelopean 1.100 pertsonak parte hartuko dute datozen hiru egunetan egingo duten batzarrean. Besteak beste, osasun sistemaren finantzazioa eta berdintasuna izango dituzte hizpide.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapaterok eman dio hasiera datorren azaroaren 20ko hauteskundeetarako oinarriak finkatzeko "Egiazko ideiak" lelopean datozen hiru egunetan egingo duten batzar politikoari.

Konferentzian 1.100 parte hartzaile izango ditu, horien artean 300 ez dira PSOEko militanteak izango, hainbat kolektiboetako ordezkariak baizik. Halaber, 1.500 gonbidatu izango dituzte.

Ekitaldia arratsaldeko 18:30k aldera hasi da. Gaurko saioko hizlari nagusia Zapatero izango da, ondoren Marcelino Iglesias PSOEko Antolakuntza idazkaria eta Martin Schultz sozialistek euroganberako burua.

Alfredo Perez Rubalcabak, berriz, larunbatean 11:00k aldera osasun sistemaren finantzazioaren inguruko foroan parte hartuko du eta 17:30k aldera, berriz, berdintasunaz hitz egingo du emakumez jositako auditorio baten aurrean.

Bertan izango dira baita, Leire Pajin Osasun ministroa, Micaela Navarro Andaluziako Berdintasunerako kontseilaria eta Elena Valenciano sozialisten kanpainako zuzendaria.

Igandean amaituko da batzarra, Rubalcabak egingo du itxiera, berarekin batera Jose Antonio Griñan konferentziako arduraduna eta Andaluziako Exekutiboko burua izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea