Politika -
ANren epaia
ETAko kide bat hilketa delitu batez absolbitu dute, froga faltagaitik
Nahiz eta epaileak erabaki hori hartu, Maria Jesus Arriagak kartzelan jarraituko du, martxoan 23 urteko kartzela-zigorra ezarri baitzioten 1985ean Jose Maria Izquierdo polizia hiltzen saiatzeagaitik.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak Maria Jesus Arriaga ETAko kidea absolbitu du Fiskaltzak ez duelako froga dokumentalik aurkeztu. Arriagari 1985eko Gabon gauean Juan Atares Peña Guardia Zibileko general erretiratua Iruñean hiltzea leporatzen zioten.
Fiskalak 28 urteko kartzela-zigorra eskatzen zuen eta astearteko ahozko ikustaldian defendatutakoaren arabera, Arriagak bere etxean hartu zituen atentatu hura egin zituztenak: Juan Jose Legorburu, Mercedes Galdos eta Juan Maria Lizarralde ETAko 'Nafarroa' komandoko kideak. Hilketaren ondoren, fiskalaren esanetan, autoz eraman zituen etxera bueltan.
Epaiaren arabera, hala ere, gutzi hori ez dute epaiketan frogatu, Fiskaltzak ez baitzuen Arriagaren etxebizitzan sartzeko eta miatzeko akta aurkeztu, ezta horretarako agindu judiziala ere. Miaketa hartan hiru pistola etametraileta bat aurkitu zituzten.
Kartzelan jarraituko du
Nahiz eta absolbitua izan, Arriagak kartzelan jarraituko du, martxoan 23 urteko zigorra ezarri baitzioten 1985ean Jose Maria Izquierdo poliziaren hilketan "partehartze pertsonala, zuzena eta borondatezkoa" izateagaitik. Izquierdo 1985ean hil zuten autoan bonba jarrita. Leherketak beso bat eta bi zangoak moztu zizkion.