Politika -
Kale-indarkeria
Hiru gazte atxilotu dituzte Barakaldon kutxazain bati su emateagatik
Ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute Barakaldoko udaletxearen aurrean hiru auzipetuei babesa emateko. Ondoren, atxiloketak gertatu dira.
Erredakzioa
Sendoa Jurado, Jon Villanueva eta Unai Frias atxilotu ditu gaur Ertzaintzak Barakaldoko udaletxean (Bizkaia). Auzitegi Nazionalak atxilotzeko agindua eman du, kutxazain bati su emateagatik zigorra bete dezaten, lekukoek jakitera eman dutenez.
Atxiloketak 20:00ak aldera jazo dira, ehunka lagunek Barakaldoko udaletxearen aurrean auzipetuei babesa emateko elkarretaratzea egin ostean. Hiru manifestari udaletxeko balkoian kateatu dira, baina ertzainek askatu eta eraikina hustu dute. Aldez aurretik, Asien Gomez Salazar atxilotu du Ertzaintzak, delitu berdina egotzita.
Sendoa Aratz Jurado Garcia, Unai Frias de la Red, Asier Gomez de Salazar Rodriguez eta Jon Villanueva Patini ezarritako zigorra zazpi urtetik bira jaitsi zien Auzitegi Nazionalak iragan ekainean. 2009ko otsailaren 10ean Barakaldoko kutxazain automatiko bati su eman ziotela frogatutzat jo zuen auzitegiak.