Politika -

PSOEren Batzar Politikoa

PSOEk Ongizatearen Estatuaren aldeko 'ofentsiba' deitu du

Krisiaren errua PPri egotzi dio eta bere burua berdintasunaren eta askatasunaren alderdia bezala aurkeztu du. Patxi Lopez lehendakariaren ustez, PSOE inkestei buelta emateko gai izango da.

Alfredo Perez Ribalcaba Presidentetzarako hautagaia, Madrileko batzarrean. Argazkia: Efe.
Alfredo Perez Ribalcaba Presidentetzarako hautagaia, Madrileko batzarrean. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk Ongizatearen Estatuaren aldeko 'ofentsiba' deitu du PPk Osasun sistemari eta Hezkuntzari egindako erasoei erantzuteko. Deia Batzar Politikoaren amaiera ekitaldian egin dute sozialistek, euren burua "askatasunaren" eta "berdintasunaren" alderdi gisa aurkeztuz. PSOEren ustez, PP da krisiaren erruduna eta alderdi horrek "ez du herritarren konfiantza merezi" gizarte ongizatearen euskarriei eraso egiten dielako.

Azken jardunaldi honetan, programa politikoaren ardatzak azaldu dituzte programa hori dokumentu batean idazteko ardura izan dutenek: Daniel Fernandez PSCko diputatua, Ramon Jauregui Presidentetzako ministroa, Valeriano Gomez Lan ministroa, Inmaculada Rodriguez Piñero Azpiegituretako idazkari nagusia eta Cristina Narbona PSOEko hauteskunde programaren koordinatzailea.

Rubalcabaren hitzaldia

Batzar Politikoaren amaieran egindako hitzaldian, Rubalcabak argi utzi nahi izan du defizitaren aurkako borrokan "guardia edo besoak jaisteko" inolako asmorik ez duela. Hala ere, "erritmoa eta denborak neurtzeko beharra" iradoki du "hersturak hazkundea eta lanpostuen sorrera ito ez dezan".

Era berean, "PPri mozorroa kentzeko" deia egin die sozialistiei, eskuindarrek zerbitzu publikoen kontra duten borrokari aurre egiteko eta hauteskunde orokorretan gogor borrokatzeko, inkesten iragarpenak alde batera utzita.

Patxi Lopez

Patxi Lopez lehendakariak, bestalde, Batzar Politikoak alderdia indartu egin duela adierazi du eta onartutako proposamenei esker, alderdia inkestei buelta emateko gai ikusten duela gaineratu du.

Hori da, hain zuzen, hedabideei esan diena amaiera ekitaldian parte hartu aurretik. Lehendakariaren iritziz, batzarrean alderdia "bizirik" dagoela egiaztatu eta hautesleekin bat egiteko proposamenak aurkezteko gai direla ikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea