Politika -

A20

Barreda: 'PPk ETAren amaierarako ardurak kudeatzen jakingo du'

EAJk laguntzea espero du PPko bozeramaileak, Leopoldo Barredak, "orain arte egin ez duen guztian; besteak beste interes orokorraren zerbitzuan egoten, ETArekin bukatzen eta krisiari aurre egiten".

Leopoldo Barreda. Argazkia: EITB
Leopoldo Barreda. Argazkia: EITB
Leopoldo Barreda. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskundeak irabazten baditu, "ETAren behin betiko amaiera lortzeko", PPk "Gobernuko ardurak kudeatzen jakingo du", esan du EAEko PPko bozeramaileak, LeopoldoBarredak. "Irabazle eta galtzailerik gabeko eszenatokirik" ez duela onartzen eta "EAJk orain arte egin ez duen guztian (interes orokorraren zerbitzura egoten, indarkeriarekin bukatzen eta krisiari aurre egiten, besteak beste)" Gobernuari laguntzea espero duela gaineratu du.

EEBko presidenteari, Iñigo Urkulluri, erantzun dio Barredak horrela, EAJk "Euskadin ireki den aukera berri honen aurrean" PPri "jarrera itxia" alde batera uzteko eskatu eta,hauteskundeak irabazten badituzte, PPri bakea lortzeko "laguntza" eskaini ondoren.

Berdinketarik gabe

Berdinketan, ez eta irabazleak eta galtzaileak ez dauden eszenatokietan sinesten ez duela esan du Barredak. "Bertute demokratikoek irabazi behar dute, eta terroristen nahi totalitarioak gainditu behar ditugu", gaineratu du Barredak.

Zentzu honetan, Urkullu gizarteak aukeratuko duen gobernuarekin elkarlanean aritzea espero du Barredak, "interes orokorraren zerbitzura egoteko, askatasuna defendatzeko, indarkeriarekin behin betiko amaitzeko eta krisiari aurre egiteko, azken urte hauetan EAJk egin ez duen guztia egieko, alegia", gaineratu du.

"Hori izango litzateke eszenatoki berria, dudarik gabe. Guk ez dugu aldatu behar, EAJk hausnartu behar du bere ibilbidea eta askatasunaren defentsarako eszenatokira iristeko laguntza eman, ETArekin ordainik gabe eta abantailarik gabe bukatzeko", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea