Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

EAJk garrantzia kendu die Ekinen erabakiari eta egiaztatze batzordeari

Josu Erkoreka jeltzaleen Kongresuko bozeramaileak argitu duenez, bere alderdiak ez du hauteskunde orokorretan PPren garaipenaren aldeko apustua egiten, "bakearen" aldekoa baizik.

Josu Erkoreka, EAJko bozeramailea Kongresuan. Argazkia: EITB
Josu Erkoreka, EAJko bozeramailea Kongresuan. Argazkia: EITB
Josu Erkoreka, EAJko bozeramailea Kongresuan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkorekak ETAren inguruan jazotako azken albisteak erlatibizatu egin ditu, esanez, horietako inork ez duela helburu nagusia betetzen, eta hori, erakundearen amaiera baino ez dela erantsi du.

Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan, Erkorekak adierazi duenez, Ekinek bere desegitea iragarri izana edota ETAk Brian Currinek bultzatutako Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin elkarlanean arituko dela dioen komunikatua, ezin dira puztu, ez direlako indarkeriaren behin betiko amaieraren iragarpena.

ETAk Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin elkarlanean arituko dela iragartzeko zabaldutako komunikatuaren inguruan Erkorekak esan duenez, ez da "hain arraroa" erakundea ezker abertzaleak babestutako batzorde batekin elkarlanean arituko dela esatea. Ekinen irgarritako desegiteari ere garrantzia kendu dio Erkorekak, azken urteetan oso ahulduta zegoela argudituta. Gainera, pauso hauek guztiak Amaiurrek (Aralarren eta Bilduk osatutako koalizioak) datozen hauteskundeetara begirako kanpainan diseinatutako urratsak direla adierazi du.

Azkenik, jeltzaleen Kongresuko bozeramaileak EAJk Mariano Rajoy PPko liderrari egindako eskaintza bakearen eraikuntzaren inguruan dela azaldu du, eta beste alor batzuen inguruan, autogobernuan edota Estatuaren ereduan, popularrek jeltzaleei egonezin handiak eragiten dizkietela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea