Politika -

Polemika

Sarrionaindiari sari ekonomikoa emango ez diola esan du Jaurlaritzak

Agiri baten bidez, Jaurlaritzak adierazi du ez duela idazlearen literatur balioa zalantzan jartzen, baina Sarrionandia ETAko kidea izan zela eta ihesean dagoela gogoratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Sarrionaindiari Euskarazko Saiakera 2011 golardoaren irabazle moduan dagokion sari ekonomikoa emango ez diola iragarri du, "justiziaren aurrean bere egoera erregularizatu artean".

Ohar batean, Eusko Jaurlaritzak dio "epaimahaiaren irizpide askatasuna" errespetatzen duela eta idazlearen "literatur balioa" zalantzan jartzen ez duela, baina Sarrionandia ETAko kide izan zela eta ihesean dagoela azpimarratu du.

"Legea betetzeko eta terrorismoa irmoki arbuiatzeko daukan konpromisoarekiko koherentziaz, oztopo larriak ditu berak babesten eta diruz hornitzen duen saria horrelako pertsona bati eman dakion, hau da, ETA organizazio terroristako kide izateagatik kondenatua izan den, kartzelatik ihes egin duen, 1985az geroz leku ezezagunean den eta bere militantziaz sekula damutu ez den pertsona bati", adierazi du.

Gauzak horrela, "Eusko Jaurlaritzak onartu egiten du Joseba Sarrionaindia euskarazko saiakeran 2011ko Euskadi Literatura sariaren irabazletzat jo duen epaimahaiaren ebatzia, baina iragarri nahi du sariari dagokion dirua atxiki egingo duela saridunak justiziaren aurrean bere egoera erregularizatu artean", dio oharrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea