Politika -

Elkarrizketa 'Ganbara'n

Pastor: 'EAJk Rajoyrengana jo du lehendakariarengana baino azkarrago'

PSEren buruzagiarentzat "harrigarria" da Iñigo Urkullu buruzagi jeltzaleak, "Eusko Jaurlaritzari bakegintzan lagun beharrean", "Madrilgo politikan" gehiago pentsatzea.

Jose Antonio Pastor PSEren bozeramailea, artxiboko irudian. Argazkia: EITB
Jose Antonio Pastor PSEren bozeramailea, artxiboko irudian.
Jose Antonio Pastor PSEren bozeramailea, artxiboko irudian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSEren bozeramaileak gogor kritikatu du Iñigo Urkullu EAJren buruzagiak PPri bakegintza alorrean egindako eskaintza, "EAJk Rajoyrengana jo" duelako "lehendakariarengana baino azkarrago".

Bozeramaile sozialistak Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, "nahikoa harrigarria" da EAJk "Madrilgo politikan gehiago pentsatzea Eusko Jaurlaritzari bakegintzan lagundu beharrean".

Gainera, Urkulluk arinegi jokatu duela uste du Pastorrek, inkestek PPren garaipena iragartzen badute ere, hauteskundeak oraindik ez direlako ospatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea