Politika -
Hauteskunde orokorrak
Barreda, PPren zerrendaburua Bizkaian
21 urtez legebiltzarkide izan ostean, Ganbera autonomikoa utzi egin beharko du, ematen duen bezala, diputatu gisa hautatzen badute.
Erredakzioa
Leopoldo Barreda PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak bere alderdiko zerrendaburua izango da Bizkaian, azaroaren 20ko Diputatuen Kongresurako hauteskundeetan, gaur iragarri dutenez. Horregatik, 21 urtez legebiltzarkide bezala egon ostean, Ganbera autonomikoa utzi egin beharko du legebiltzarkideak, dirudien bezala, diputatu kargurako hautatu egiten badute.
Komunikabideei egindako adierazpenetan Barredak bere alderdiak erakutsitako konfiantza eskertu du, eta erronka honi "ilusio eta gogoarekin" aurre egingo diola adierazi du.
Etapa berri honetan "interes orokorra, askatasunak eta arazoak konpontzea" babesten jarraituko duela adierazi du. Bereziki, krisi ekonomikoaren kontrako borrokan arituko da, eta "aldaketa politikoa" lortuko duela gaineratu du.