Politika -
Erasoa eurodiputatuei
Hainbat eurodiputaturi lapurreta egin diete Bruselako hotel baten
Ez da zauriturik izan, baina gaizkileek dokumentuak zituzten hainbat paper-zorro hartu eta Parlamentuari buruzko informazioa zuten ordenagailu batzuk ere lapurtu dituzte.
Erredakzioa
Aurpegiak tapatuta zituzten gaizkile batzuek Bruselan gosaltzen ari ziren pertsona batzuei lapurreta egin diete, horien artean, Andres Perello eta Antonio Massip Espainiako eurodiputatu sozialistak zeuden.
Ez da zauriturik egon, baina gaizkileek dokumentuak zituzten hainbat paper-zorro hartu eta Parlamentuari buruzko informazioa zuten ordenagailu batzuk ere lapurtu dituzte.
Perello eta Massipez gain, gosaltzeko aretoan beste hiru europarlamentari ere bazeuden, hainbat herritartasunekoak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea