Politika -
Donostiako apezpikua
Uriartek beharrezko ikusten du adiskidetze bat benetako bakealdirako
Adiskidetzea "ez da etsaiak lagun bihurtzea", ezta "bidegabekeriak eta eragindako sufrimendua" ahaztea ere, nabarmendu du.
Erredakzioa
Juan Maria Uriarte Donostiako apezpikuaren hitzetan, beharrezkoa da adiskidetze bat "benetako" bakealdi baterako. "Beste bake prozesu batzuen esperientziek erakutsi digute nolaz bakea lortu ostean, adiskidetzea alde batera uzten den askotan. Horrek ez du geure artean pasatu behar, nabarmendu du".
"Bakea eta Adiskidetzea" konferentzia eman du Uriartek Sabino Arana Fundazioaren GOAZ Museumean. "Euskal gizartearen zati handi batek itxaropena du: Bakea sekula baino gertuago dago", adierazi du Uriartek. "Indarkeria behin betiko uzten duela esateko ETAren iragarpena ezinegonaz itxaroten du gizarteak", erantsi du.
Adiskidetzea "ez da etsaiak lagun bihurtzea", ezta "bidegabekeriak eta eragindako sufrimendua" ahaztea ere, gaineratu du.
Halere, Uriartek adierazi du "batzuei adiskidetzearen ideiak mesfidantzak sortzen dizkie, besteak beste, justiziaren aurka joatea, biktimak ahaztea eta egia ezkutatzea iruditzen zaie ".