Politika -

Egindako okerrengatik

Aldundiak erreklamatutako diru-kopurua ordaindu du Ugartek

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak aste honetan bertan Oinarrizko Errentagaren laguntzetan egindako okerrengatik Aldundiak eskatutako 5.664 euroak ordaindu dituela esan du.

Larraitz Ugarteren artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE
Larraitz Ugarteren artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE
Larraitz Ugartek iruzurra egin izana ukatu du

01:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako Aldundiko diputatuak esan duenez, aste honetan bertan 2006tik 2008ra eta 2009ko hilabete batzuetan Oinarrizko Errentarengatik jasotako laguntzetan egindako okerrengatik Aldundiak eskatutako 5.664 euroak ordaindu ditu.

Ugarte Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin eta Ander Rodriguez Gizarte-Politikakoarekin izan da azalpenak emateko, PSEk eta berak eskatu bezala, era okerrean jasotako gizarte laguntzen ostean sortutako polemika dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea