Politika -

EZUSTEKOA POLITIKAN

Miren Albistur PPren Donostiako alkategaia PSEn afiliatu, eta aholkulari izango da

Albistur Donostiako PPko udal taldeko aholkulari izan zen 2007 eta 2015 artean, eta urte hartan Donostiako alkatetzarako aurkeztu zen PPren hautagai gisa.

Miren Albistur Euskadi Irratian egindako elkarrizketa baten artxiboko irudian.
Miren Albistur Euskadi Irratian egindako elkarrizketa baten artxiboko irudian.
Miren Albistur Euskadi Irratian egindako elkarrizketa baten artxiboko irudian.

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Albistur PPren Donostiako alkatetzarako hautagai ohia Gipuzkoako Foru Aldundian arituko da PSEren aholkulari gisa hemendik aurrera. Zehazki, Harkaitz Millan sozialistak zuzentzen duen Kultura, Gaztedia, Kirola eta Kooperazio departamentuko aholkulari izango da.

"Datozen egunetan" hasiko da lan horretan eta PSEko militante gisa egingo du, duela gutxi afiliatu baita, alderditik jakitera eman dutenez.

Albistur Donostiako PPko udal taldeko aholkulari izan zen 2007 eta 2015 artean, eta urte hartan Donostiako alkatetzarako aurkeztu zen PPren hautagai gisa, hiru zinegotzi lortuz. Bere hautagaitza oso polemikoa izan zen: Gipuzkoako lurraldeko batzordeak Ramon Gomez hautatu zuen alkatetzarako, baina Euskadiko buruzagitzak Albistur aukeratu zuen eta horrek Donostiako zinegotzi baten dimisioa ekarri zuen, desadostasunez. Borja Semperrek ere erabakia kritikatu zuen.

2019ko hauteskundeetan ez aurkeztea erabaki zuen Albisturrek eta Borja Semper bera izan zen PPren hautagai, lau urte lehenago eskuratutako hiru zinegotzi karguei eustea lortuz. Urtarrilean politika uzten zuela iragarri zuen Semperrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Gipuzkoa Alderdi politikoak PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak